XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez dut esan gaizki egon zenik, ez! oinetakoen lokarriak askatzen ari zen baina altxatu eta Ebaren galtzerdiak hartu zituen.

- Baina...?

- Ezberdina izan zen.

- Lehenengo aldia, besterik ez.

- Baina lehen musua ere izan nuen eta hura bai, hura berezia izan zen.

- Mingain eta guzti?

- Nik ez nekien nola egiten zen baina berak suabe eraso zidan eta... galtzerdi beltza bi eskuez helduta, begien parean jarri zuen. Haren bestaldetik Ebaren irudia pelikula zaharretako aktoresa batena bezala ikusi zuen, difuminatua, ederra... atzamarra marmelada potoan sartzen dudanean sentsazio bera izaten dut.

- Gozoa.

- Ez, umela.

- Tira, etzan zaitez erabat biluztua, gorputz perfektu hartan tatuaje labainkor bat nabarmentzen zen, suge txiki bat bizkarrean behera.

Ebaren ipurdi tenteak, tentazioaren sagarra zirudien.

Bekatuzko mokadua.

Beroaren beroaz airea izerditan zegoen.

Hormak, negarrari eutsi ezinik, malkotan itotzen hasiak ziren eta giroak, arrosaren esentziaz mozkortua, amenazu egiten zuen.

Birjinia buruz behera etzana zegoen.

Lurreko azuleiu gorriaren gainean, bere gorputz zuriak marrubia estaltzen duen nata zirudien.

Eta Ebaren esku koipetsuek natarekin bat egin zuten.

Bizkarrezurrean zehar, ferekak pilatzen zihoazen bata bestearen atzetik.

- Lepoan min dut.